Andoaingo I. Argazki Jardunaldia

Aurreko larunbatean, ekainak 2an, Andoaingo I. Argazki Jardunaldia izan genuen. Hona hemen egun honetan izandakoaren berri.

Goizean Eduardo Ulangak “Argazki bildumen kudeaketa” tailerra eman zigun. Eduardok, Gudat enpresan, Kutxako Fototeka zein beste istituzio eta enpresentzat argazkien eta beste zenbait dokumentuen errekuperazio, kudeaketa eta kontserbazioan egin du lana luzaroan.

Hasera batetan argazkiaren historiari errepasoa eman zion, Niepce-k 1826an sortutako heliograbatutik, 1981an argazki digitala sortu zenerarte.

Ondoren, argazkiak jasotzen direnetik artxibatzen denerarte eman ohi diren urratsak azaldu zizkigun. Lehenik eta behin argazkia sailkatu egiten da, besteak beste, izena, formatua, soportea, etab. adieraziz. Ondoren kortserbazio egoera ikertzen da eta bere autore, gai edo kronologiaren arabera sailkatzen da. Argazkiaren kontserbazio egoera zein balioaren arabera, argazkia zaharberrritu behar den edo ez erabaki behar da, izan ere, prozesu hau oso garesti suertatzen da. Azken urteetan, gainera, argazkiak digitalizatzen dira, argazkien difusioa errezteko eta originalak gutxiago erabili eta hobeto kontserbatzeko.

Eduardok argazkiak kontserbatzeko azidorik gabeko paperak direk egokienak irakatsi zigun. Izan ere, material hau ona baita argazkiei horren kalte egiten dien tenperatura eta hezetasun erlatiboaren aldaketen kontra egiteko.

Azkenik, Andoain eta inguruko garaiko argazkiak ikusi genituen. Horiek ikusteko zenbait web orrialde ere gomendatu zizkigun. Web orrialde hauek blogeko Loturak gunean jarriko ditugu hurrengo egunetan.

Traiñerum tabernan bazkaldu eta gero, arratsaldean Alejandro Castellotek bere ikuspegitik Espainian gaur egun argazkilaritzaren egoera nola dagoen azaldu zigun. Alejandro Castellote Madrilgo Círculo de Bellas Artes-eko argazkilaritza saileko arduraduna eta Photoespaña eta Getxophoto jaialdien sortzailetariko bat da besteak beste.

Alejandrok argazkilaritzan eman zituen lehen urratsak azaldu zizkigun. Arkitektura ikasten hasi zen, baina argazkilaritza gustokoago zuela ikusi zuen eta, gainera, Planeta Saria irabaztea lortu zuen. Alejandrok oso ilun ikusten du Estatuan argazkilaritzak duen egoera. Inguruko beste arte motetatik aparte geratzen da sarritan eta, adibide gixa, Madrilgo Círculo de Bellas Artes-en argazkilaritza saila sortzeko egin behar izan zuten lana adierazi zigun.

Erakusketa bat egin behar den bakoitzean atzerrira jo ohi dute istituzioek. Gure inguruko errealidadeak isladatzen duten argazkiak alde batera uzten ditugu eta hortaz, “argazkiak ingelesez egiten ditugu”, beti kanpoan egiten dena kopiatu nahi dugu eta.

Bertako argazkienganako utzikeriak bertako zenbait argazkilari onen lanak erakutsi ez izana ikarri digu. Hortaz, Alejandrok ikasteko kanpora begiratzeaz gain, bertakoari bere balioa emateko gomendatu zigun.

Beste anekdota asko kontatu zizkigun Alejandrok ideia nagusi hauek isladatzeko eta, zuzenean esan ez bazuen ere, gure elkarteak diharduen lanean jarraitzeko (argazkilaritzaren jendarteratzean alegia).

Ondoren Bastero Kultur Etxera joan ginen, Moisés San José-ren Andoain eta andoaindarren garai batetako argazkiak ikustera.

Eta azkenik San Krutz elkartera joan ginen Juanan Lazkanok bere “pintxen” laguntzarekin prestatutako afari goxoa jatera. Afaldu eta gero… hori… hori ez dugu kontatuko badaezpada.

Gure esker ona adierazi nahi diegu hirurei egun berezi honetan egindako lana eta borondatea. Baita ere, eskerrik asko bertaratutako guztiei eta jardunaldi honen prestakuntzan parte hartutako guztiei.

El pasado sábado, 2 de junio, disfurtamos de la I Jornada Fotográfica de Andoain. A continuación os haremos un resumen de lo que disfrutamos.

A la mañana, Eduardo Ulanga nos dio el taller de “Gestión de Colecciones Fotográficas. Eduardo, junto con la empresa Gudat, ha trabajado en la recuperación, gestión y conservación de fotografías y otros documentos durante mucho tiempo.

Al principio hizo un repaso de la historia de la fotografía, desde el heliograbado de Niepce en 1826 hasta la creación de la fotografía digital en 1981.

A continuación nos explicó los pasos que se dan desde que se reciben las fotos hasta que se archivan. Lo primero que se hace es clasificar la foto, indicando, entre otros datos, el nombre, el formato, el soporte, etc. A continuación se analiza el estado de conservación de la foto y se clasifica en función de su autor, tema o cronología. En función del estado de conservación de la fotografía y de su valor, se decide si se restaura o no, ya que este proceso resulta muy caro. En los últimos años se ha impuesto la tendencia de digitalizar las fotografías, de forma que facilita su difusión y evitan el excesivo uso de los originales, contribuyendo a su conservación.

Eduardo nos enseñó la conveniencia de almacenar las fotos en papel libre de ácidos, ya que este material contribuye a combatir los cambios de la temperatura y humedad relativa que tanto daño hace a la foto.

Finalmente nos mostró fotos antiguas de Andoain y su entorno. Para visualizar fotos de este tipo nos recomendó una serie de páginas web que en los próximos días publicaremos en la zona Enlaces del blog.

Tras comer en el bar Traiñerum, a la tarde Alejandro Castellote nos explicó el estado de la fotografía en España en la actualidad. Alejandro Castellote ha sido responsable del área de fotografía del Círculo de Bellas Artes de Madrid y es uno de los creadores de los festivales Photoespaña y Getxophoto entre otras muchas aportaciones a la fotografía.

Alejandro nos explicó sus primeros pasos en fotografía. Inició sus estudios en Arquitectura, pero comprobó que prefería la fotografía y, además, logró ganar el Premio Planeta. Alejandro ve muy oscura la situación de la fotografía en el Estado. La fotografía queda al margen del resto de tendencias artísticas y, como ejemplo, nos contó todo el esfuerzo que tuvieron que hacer para crear el área de fotografía en el Círculo de Bellas Artes de Madrid.

Las instituciones acuden fuera cada vez que van ha preparar una exposición. Dejamos a un lado las fotografías que narran nuestra realidad y, por ello dice que “fotografiamos en inglés”, dando a entender que siempre queremos copiar lo que se hace fuera.

La dejadez hacia la fotografía del lugar provoca que no se expongan los trabajos de grandes fotógrafos. Por ello, Alejandro recomienda que además de aprender de los fotógrafos de fuera, demos el valor que se merece a lo que se hace aquí.

Nos contó otras muchas anecdotas para reflejar estas ideas y, aunque no nos lo dijo directamente, para que continuemos con el trabajo de nuestra asociación para difundir la fotografía.

A continuación fuimos a la Casa de Cultura de Bastero para ver las fotos de época de Andoain y de andoaindarras de Moisés San José.

Finalmente fuimos a la sociedad Santa Cruz a comer la rica comida que nos preparó Juanan Lazkano con la ayuda de sus “pintxes”. Y, después de cenar… eso… eso no lo vamos a contar por si acaso…

Queremos agradecer a los tres el trabajo realizado y la gran predisposición mostrada. También agradecemos a todos los asistentes y a los que han participado en la preparación de esta jornada.

Esta entrada fue publicada en Sesioen laburpenak. Guarda el enlace permanente.

Zure iruzkina hemen

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s